eONTZIA izan da 3. IDEIA INDUSTRIALen lehiaketaren proiektu saritua
Saritutako proiektua eONTZIA izan da, eta zaborrontzietako erabilera guztiak denbora errealean erregistratu eta datu bilketarekin monitorizazio eta kudeaketa egokia egiten laguntzen du. Noiz betetzen den, noiz ireki eta itxi, zein ordutan, zein zabor mota eta abar.
Ikusi hemen 3 edizioetako proiektuen egoera.
Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa (lehen ASMAOLA+) gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren II Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Rural Kutxa eta Grupo Unceta enpresen babesarekin.