Erasmus+ Mugikortasuna Holandako hezkuntza-enpresa harremana ezagutzeko
2019/11/15 17:00:00 GMT+1
Holandako Lanbide Heziketako eskolak eta enpresak bisitatu ditugu.
IMHko Mikel Arregi, Joxean Elizalde eta Mariaje Ayestaran irakasleak Holandan izan dira azaroaren 11-5 bitartean Erasmus+ KA103 mugikortasuna egiten.
Egonaldiaren helburu nagusia Holandako lanbide heziketako ikastetxeen irakaskuntza metodologiak eta enpresekin duten harremanak ezagutzea izan da. Horretarako erreferentziazko enpresak eta Markiezaat College eta Noorderpoortikastetxeak enpresak bisitatu dituzte. Ikastetxe hauetako ordezkariek IMHko instalazioak ezagutu zituzten 2019ko lehen hiruhilekoan Tknikak antolatutako bisitaren bidez.