Erasmus+ mugikortasuna Suedian
2019/05/10 15:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/erasmus-mugikortasuna-suedian/@@images/26a17934-87d2-4695-b56b-4cc8e10011b1.jpeg)
West University-k Frantziako Université de Valenciennes-ekin duen proiektua ezagutu eta bisitak egin dira.
Naiara Vidal eta Edurne Iturbe IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleek Erasmus+ mugikortasun programaren baitan Suedian izan dira aste honetan etorkizuneko elkarlanerako aukerak aztertzen.
Bertan, West University-ko ikasleek (Trollhättan, Suedia) eta Frantziako Université de Valenciennes-eko ikasleek elkarrekin proiektu bat nola burutzen duten ikusi dute.
Bestalde, Göteborgeko Chalmers University of Technology bisitatzeko aukera ere izan dute.