ErasmusPlus Ikaslan bekak

2018/02/08 00:00:00 GMT+1
Lantokiko prestakuntza atzerrian egingo duten Gipuzkoako ikasleentzako bilera egin da gaur IMHn.

Martxoan abiatuko dira Europako hainbat herrialdetara lanbide heziketako goi eta erdi maila ikasten ari diren ikasle mordoxka bat, Erasmus+ Ikaslan bekei esker, lantokiko prestakuntza atzerrian egitera.

Xehetasunen berri emateko, ze enpresara joango diren eta abar, gaur bildu dira arduradunak IMHn Gipuzkoako ikasleekin.

Oraindik era zalantzarik gelditu bada, jar zaitezte harremanetan ikastetxe bakoitzeko Erasmus+ arduradunarekin.

Zorte on!