Erasmus+ mugikortasuna Municheko hochschule dual erakundean
2018/05/13 23:00:00 GMT+1
Bavierako zientzia aplikatuetako unibertsitate publikoko ikasketa dual guztiak koordinatzen duen erakundean egin du egonaldia Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasle batek.
hochschule dual-eko arduradunekin bildu da Munich-en maiatzaren 3tik 9ra bitartean IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Naiara Vidal irakaslea, beraien sistema dualaren ezaugarriak ezagutzeko eta unibertsitate desberdinak bisitatu kooperazio bideak zabaltzeko. Bere egonaldian Bavierako komertzio eta industri ganbara bisitatu du eta baita prestakuntza dualerako lanpostu azoka bat ere, Ingolstadt hirian.
Egonaldia Erasmus+ KA1 programari esker burutu da.