Ermuko Igogailu publikoen funtzionamendua hobetzeko TWIN biki digitala sortu dute Fabrikazio Digitalaren Masterreko ikasleek
Igogailua matxuratu zaizu noizbait? Igogailu publikoen kasuan, berehalako eraginak agerikoak dira: planak erabat aldatzen zaizkizu, berandu iristen zara lanera, igogailu bera konpontzea garesti suertatzen da askotan...
Egoera erreal bati soluzio digitala eman diote IMHko Fabrikazio Digitalaren Master Dualaren ikasleek. Industria Teknologien ikasgaiaren barruan, ikasleek igogailu publikoen biki digitala (Digital Twin) garatu dute, mantentze-lan optimoa lortzeko. Horretarako Ermuko hiriko hiru igogailutan sentsoreak ipini dituzte, hainbat datu jasotzeko eta horiek denak kontrolatzeko webgune bat prestatu dute, non biki digitalak ikusten diren denbora errealean. Arazak momentuan antzematen dira eta horrela, irtenbidea berehala eman daiteke.
Abenduaren 15ean Masterreko irakasle-ikasleak Ermuko Izarra Center bisitatu dute eta TWIN proiektua arduradunei aurkeztu diete, proiektuari amaiera emanaz.
Zorionak egindako lanagatik!
Twin Digitala zure kabuz ikusi nahi baduzu, hemen sarbidea:
https://ermuaio.carrd.co /
Erabiltzailea: demo
Pasahitza: Twin2022
Ivan Arakistain irakasleak "Meet the Makers" topaketan azaldutakoa ikusteko (36 minututik aurrera):