Ermulan Mallabia taldeak uztailaren 17an abiatuko du Mongol Rally-a
2009/07/15 23:00:00 GMT+1
Miguel Moyano IMH Ingeniaritza Eskolako ikasle ohia bere 3 kideekin Ermutik Ulan Bator Mongoliako hiribururaino egingo du ibilbidea autoz
Mongol
Rally erresistentziazko lasterketa ongile bat da non
parte-hartzaileek Europatik Mongoliako hiriburura joan behar duten,
Asia erdia gurutzatu ondoren autoa Mongoliako jarduera ekonomikoa
garatzeko laguntza bezala hangoei emateko.
Emulan Mallabiako kideak diren Miguel Moyano, Unai Bergaretxe, Josu Azpiri eta Erik Del Riok agur esango die bihar bazkaldu ondoren Ermura hurbilduko diren familia eta lagunarteari, Bartzelonarantz abiatzeko eta handik irteera ofiziala egiteko. Zorte on!