Erronka Duala, Debabarrena eta Debagoienean gizarteratze-laneratze proiektu berria

2019/09/15 23:00:00 GMT+1
IMH, Kalexka Elkartea eta Obra Social La Caixa-k berretsi egin dute ERRONKA DUALA proiektuaren abiatzea. Gizartean baztertuta edo bazterketa arriskuan dauden gazteak Lanbide Heziketa Dualarengana gerturatzea da proiektuaren helburua.

ERRONKA DUALA proiektua IMH eta Kalexka Elkarteak antolatu dute, Debabarrena eta Debagoieneko gizarteratze-laneratze Sarearen laguntzarekin eta Obra Social La Caixa-ren finantzazioarekin. Proiektuak inklusio-prozesua garatuko du, non jarrera eta konpetentzia pertsonal eta teknikoak landuko diren, horretarako formakuntza dualaren eta erronketan oinarritutako ikaskuntzaren metodologiak erabiliz. Helburua da kolektibo ahulentzat Lanbide Heziketa Duala helmugatzat ipintzea, kalitatezko enplegua lortzeko modu bezala. Horrez gain, proiektuak motibazio eta laguntza ibilbide indibidualak sortuko ditu, enplegua hobetzeko gako bezala.

Proiektuak Obra Social La Caixak bere laguntza deialdian definitutako lerro nagusietako bat hartu du kontuan: enplegagarritasuna  hobetzeko formakuntza, hezkuntzarako bigarren aukera kontuan hartuta.

ERRONKA DUALA proiektua nagusiki  Debabarrena, Debagoiena eta Urola Kostan bizi diren eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden 16 eta 35 urte arteko gazteentzako antolatu da. Hasiera 2019ko urrirako aurreikusi da eta 11 hilabetez garatuko da.