Eskerrik asko eta ez adiorik Jose Ignacio Arrieta Heras-eri!

2018/03/16 00:00:00 GMT+1
IMHren sorreran giltzarri izan zen Eusko Jaurlaritzako Lan sailburu zela.

Joan den martxoaren 13an Jose Ignacio Arrieta Heras hil da; 1987-1991 legegintzaldian Eusko Jaurlaritzako Lan Sailburu izandakoa. Ezaguna izan zen beste hainbat gaien artean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta abiatzeagatik. Jose Ramon Recalderekin batera, IMHren sorreran kolaboratzaile eta babesle sutsua izan zen.

Gure estimu eta esker on handia berarentzat eta besarkada beroa famila eta gertukoei.