Eskerrik asko eta ez adiorik Jose Ignacio Arrieta Heras-eri!
2018/03/16 01:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/eskerrik-asko-eta-ez-adiorik-jose-ignacio-arrieta-heras-eri/@@images/ba744e6e-1c9d-4c7b-8b9c-1946ffefd43e.jpeg)
IMHren sorreran giltzarri izan zen Eusko Jaurlaritzako Lan sailburu zela.
Joan den martxoaren 13an Jose Ignacio Arrieta Heras hil da; 1987-1991 legegintzaldian Eusko Jaurlaritzako Lan Sailburu izandakoa. Ezaguna izan zen beste hainbat gaien artean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta abiatzeagatik. Jose Ramon Recalderekin batera, IMHren sorreran kolaboratzaile eta babesle sutsua izan zen.
Gure estimu eta esker on handia berarentzat eta besarkada beroa famila eta gertukoei.