Espainiako WRO robotikako olinpiaden finalean parte hartuko du Elgoibarko gazte-taldeak

2017/09/14 23:00:00 GMT+1
IMHko instalazioetan roboten olinpiadetan parte hartzeko prestatzen jardu du Elgoibarko hainbat gaztetxok, Doplay enpresaren irakaskuntzapean.
Naroa Rodriguez, Jone Navarro eta Claudia Arrillaga elgoibartarrek osatzen dute Pinparblue taldea. Gaztetatik dakartzate robotikaren munduan jolasteko grina. Dagoeneko iaz ere Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Naroak eta Claudiak osatutako taldeak.
Oraingoan ere lehian jarri dira eta Jone batu zaie taldean, Pinparblue taldea osatuz. Doplay-ko Alberto irakaslearekin jasotako ezagutzaz baliatuta, maiatzean Donostian ospatu zen WORLD ROBOT OLYMPIAD GIpuzkoa lehiaketan parte hartu zuten, Elgoibarko beste bi talderekin batera. Partaideek turismo jasangarria sustatzeko robota egin behar zuten. Galtzeko arriskuan dauden animaliak babestu eta turistak leku seguruetatik eramango dituen robota, hain zuzen ere. Guztira 17 ikastetxetako gazteak elkartu ziren eta 1. saria Pinbarblue taldeak eskuratu zuen.

Hurrengo hitzordua Murtzian dute irailaren 16-17an Espainia mailan ospatuko den lehiaketan. Eta hemengo irabazleak Costa Rica-ra joango dira mundialean parte hartzera!

Aupa neskak, munduko zorte onena opa dizuegu, ondo pasa eta eutsi goiari!