Etekin handiko zikloak: ikusi Muntaiko erdi mailako ikasleen erronka

2016/04/10 23:00:00 GMT+1
Zelula automatizatua nola antolatu duten ikus daiteke ikasleek egin duten proiektuaren bideoan

Ikusi bideo honetan IMHko 2. mailako ERDI MAILAKO Mantenu Elektromekanikoko ikasleen erronketako bat: Zelula automatizatua. IMHn heziketa zikloak Etekin Handikoak dira, bai erdi mailan eta baita goi mailan ere. Honek zer esan nahi du? Ikasleek erronkaka edo proiektua ikasten dute, ikasgaika ikasi ordez. Kontzeptuak askoz hobeto ulertu eta barneratzen dira modu honetan.

Bideo hau Raul Cano erronka hau egin duten ikasleetako batek mugikorrarekin grabatu eta editatutako bideoa da. Lan Bikaina!