Etorkinentzat Ikastaroa Caja Madridekin elkarlanean

2007/10/09 23:00:00 GMT+1
CNC Tornuko operatzaile prestatzaile ikastaro honen praktikak abendua eta urtarrila artean burutuko dira.

Urrian abiatu da etorkinei zuzendutako Operatzaile-prestatzaile CNC tornuko ikastaroa Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan, Caja Madrid-eko Gizarte Ekintzaren dirulaguntzarekin.

Ikastaroa abiatu aurretik ekimen honek aurreko jarduera bat izan du: ikasgaiek fabrikazio mekaniko arloko enpresa batzuk bisitatu dituzte, honela ikastaroa abiatu dutenean jakinaren gainean zeuden sektore industrialean lan egiteak suposatzen duen inplikazioari buruz.

Prestakuntza IMHn amaitu ondoren, ikasleek 3 asteko enpresa-praktikak egingo dituzte 2007ko abendua eta 2008ko urtarrila bitartean. Ikastaroa irakasteko metodologia POI izeneko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza izango da, IMHn dagoeneko lanbide heziketa zikloetan erabiltzen dena. Kasu honetan, etorkinen behar eta berezitasunak kontutan hartuz egokitu da POI metodologia, ikasgelako jarrerak eta aniztasunak egokiago lantzeko.