Europako Batzordeak ebaluaketa positiboa egin dio Virtool-i
Virtooleko partaideek jakitun ordezkaritza bategatik osatutako epaimahaiari proiektua aurkeztu zioten. Jakitunak, Europako Batzordeak izendatuta, aholkulari seniorra eta bi ebaluatzaile izan ziren. Proiektuaren helburua mekanizazio prozesuearen ikasketa barruti berriak diseinatzea eta garatzea da.
Proiektua aztertu eta arlo ezberdinei buruzko galderak egin ondoren, jakitunek bere oneritsia eman zioten, garatutako prototipoaren ezaugarri tekniko eta pedagogikoak nabarmenduz eta litekeen etorkizun ona adieraziaz.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua (IMH) izan zen datorren 2003ko azaroan amaituko den proiektu honen berrikuspenaren eszenatokia. Ondoren, partaideek prototipoaren hobekuntzan jarraituko dute, merkatuan barreiatzeko helburuarekin.
Virtool kideak:
ALECOP IMH ACM CADWARE CEIT SOMAB TANGRAM TUD UHH
Informazio gehiago: Iosune Berasategui iberasat@fmh.es