Europako Batzordeko Enpresa-Industria ordezkariak IMH bisitatu du
Bisitaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketan dihardugun berrikuntza aplikatua ezagutzea izan da; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak gai honi buruz aritu baitzen Europako Batzordeari Bruselan egindako azkengo bisitan.
Ramonek IV Lanbide Heziketako Euskal Plana azaldu zuen; gure aldetik IMHko Asmaola-TKgune fabrikazio sarearen zerbitzuak azaldu genituen, Kondia, Ecenarro eta Polmetasa enpresak gurekin zeudela aurkezpenean. Bisita amaitu ondoren, Alcorta Forging Groupera joan ginen, bertan Igor Arriola IMHko ikasle ohiak enpresaren eta IMHrekin Asmaolan partekatutako proiektuen aurkezpen bat egin zuen.
Balorazioa ezin da positiboagoa izan: IMH eredu moduan aukeratua izan da eta azaltuakoa bisitaren helburuarekin bat etorri da.