Europatik txosten interesgarria Metalaren industriaz
IMHri buruzko aipamena (268 orrialdean):
...."Prestakuntza oinarrizko alderdia da makina erremintaren euskal enpresen lehiakortasunarentzat. Zentzu honetan IMHk (Makina Erremintaren Institutua)k eginkizun garrantzitsua du. AFMk Institutuaren lehendaritza darama eta baita ere parte-hartzen dute bere goreneko zuzendaritza organuan erakunde publiko, enpresa ekoizle eta erabiltzaile, sindiatu eta abarrak. IMHk gaitasun teknologikoa eta ezagutza teknologikoen zabalkundea bultzatzen du. Hasieran Euskal Herrian abiatu zuen jarduera baina ondoren Espainiako beste erkidego batzuek interesa azaldu dute prestakuntza zerbitzu eta programei dagokionean. Azken urteetan Asiako Hego Ekialdeko teknikariei harrera egin die eta hainbat proiektu garatu ditu latinameriketako herrialdeekin. Industria metalurgiko eta mekanikoarentzat eskaintzen dituen gaitasunerako ikastaro teknikoei esker, egun IMH aitzindaria da Euskal Herriko lanbide heziketako sarean".