Euskadiko enpresek 3D inprimatzearen etorkizuneko aukerak ezagutu dituzte
Makina Erremintaren Institutuak Grupo Sicnova enpresarekin bat, inprimatzeko teknologiei buruz eta hiru dimentsiotako eskanerrei buruzko zabalkunde eta prestakuntzarako jardunaldia antolatu dute enpresentzat. “3D Acelerator” izeneko jardunaldia martxoaren 17-18an burutu da IMHko instalazioetan, hitzaldiak, aurkezpenak eta produktu-erakustaldiak eginez.
Aurkeztutako gaietatik nabarmenena Programan, Sicnova Taldeko I+D+I departamentuak garatutako Sicnova JCR 1000 inprimagailu berriaren aurkezpena izan da. Inprimagailu hau, oso-osorik Espainian garatuta, bertako teknologiarekin, industria-sektorerako eta ingeniaritza-aplikazioetarako bereziki zuzenduta dago, beraz interes berezia piztu du ekitaldi honetara etorri diren enpresen artean. Gailu honen ezaugarrien artean, inprimatze tamaina handia (1.000 x 600 x 600 mm) aipatzekoa da, baita ere piezen fabrikaziorako onartutako materialeen aukera zabala (PLA, ABS, nylon, hard rubber, HIPS, PVA, PC, PP, karbono zuntza duen materiala, eta orokorrean, 180 eta 350º C artean galdatzen den edozein pieza. Halaber, abiaduran eta zehaztasunean ardazten diren funtsezko hobekuntzak gehitzen zaizkio, 3D gaurko inprimagailu gehiengoek baino hobe garatuz.
Hitzaldiak, industria arloan 3D-ak dituen aukeren azalpenetan oinarritu dira, baita bere aplikazio praktikoetan ere. Mikel Arbeloak, Euskadiko eta Nafarroako 3D Sicnova-ko zuzendariak, 3D printing-aren inplementazioan dauden aldagai kritikoak azaltzeaz arduratu da, negozioen ikuspegi estrategikoa emanaz, aukerak eta mugak azalduz eta kasu arrakastatsuez hitz eginez. Ondoren, LaserScan Spain-eko zuzendariak, Miguel Boix, eskaner teknologiak fabrikazio industrialen 3D prozesuetan duen eragina azaldu du.
Amaitzeko, 3D inprimagailuen eta eskanerren produktuen erakusketarekin osatu da jardunaldia, baita hainbat materialek eskaintzen dituzten aukera desberdinak adierazteko hainbat pieza fisiko ere (metala, poliamidak, termoplastikoak, fotopolimizatzaileak...).
Grupo Sicnova, egoitza zentrala Jaenen izanik, 2007an sortutako oinarri teknologikoko enpresa da, hiru dimentsitako inprimagailu eta eskanerren garapenean eta merkaturatzean lanean diharduena. Espainian, 3D Systems multinazionaleko banatzaile ofiziala da, baita ere aipatutako 3D Sicnova JR 1000 inprimagailuaren eta CloneScan3D-aren, pertsonen digitalizazio masiboa eta automatikoa egiten duen lehenengo body scanner-aren garatzailea.