Euskadiko PPren ordezkaritzak IMH bisitatu du
Antonio Basagoiti Euskadiko PPren Presidentea, Borja Semper Gipuzkoako PPko Presidentea eta Legebiltzarkidea, Javier Núñez Elgoibarko PPren zinegotzia eta Juan Carlos Cano Gipuzkoako PPren idazkari nagusia izan dira IMH eta Makina Erremintaren Museoa bisitatzen, makina erreminta sektorea ezagutzeko AFMk antolatu duen jardunaldian.
Goizean Izar eta Danobat enpresak eta Ideko zentro teknologikoa bisitatu ostean iritsi dira IMHra eta hemen instalazioak ezagutzen zituzten bitartean IMHren jarduera eta proiektuen berri eman zaie, hauen artean Asmaola eta Txandakako Ingeniaritzaren inguruan. Museoko bisita amaitu ondoren, Ibarmiara joan dira, jardunaldia amaitzeko.