Euskararen Eguna IMHn: Ikasleekin ekintzak
2015/11/23 00:00:00 GMT+1
Abenduaren 3an nazioarteko ospakizuna dela eta IMHn ere badihardugu hainbat ekintza garatzen. Ikusi zerrenda eta apuntatu zaitez!
Euskararen Eguna
Ikasleentzako ekintzak
AZAROAREN 23-28 BITARTEAN:
- 365 LIP-DUB GRABAKETA. Hitzordua: Azaroaren 28an, 12.00etan Elgoibarko S.Bartolome kaleko hasieran (Ferpi-Iriondo dendak). Ekarri zuen bata berdeak eta kalibre, polimetroak, dituzuenok!
- DANOBATGROUP LEHIAKETA (Heziketa zikloetako ikasleentzat). Erantzun makina erreminta arloko enpresa talde ezagunaren galdetegiari eta irabazi Tablet bat!
- EUSKARA IKUSGARRI: Proposatu zure gelako 2 ikaskide euskara ikusgarri egiten dutenak, eta esan zergatik. Kultu bonoa zozketatuk dugu parte hartzaileen artean eta euskara ikusgarri proposatu duzuenon artean.
- BERTSO-KOPLA GRABAKETA. Elgoibarko Ikastetxe guztietako ikasleen artean azaroaren 25ean grabatutako bertsoa, euskararen egunean elkarrekin abesteko. Grabaketan Muntai Elektromekanikoko erdi-mailako ikasleek parte hartu dute. IMHkoa hemen duzue!
(Doinua: Egun da Santi Mamiña)
- Piezak lantzeko teknika,
- da makina erreminta.
- Guk nortasuna, gehitzen diogu
- euskara erabilita!
(Xabier Astigarraga)
_______
- Tornu eta zerra zinta
- kontrapuntu ta plakita
- hauez gai ere, euskara dugu
- beharrezko erreminta
(Ion Arrieta)
ABENDUAREN 3an:
- 8.00etan, Atarian: EUSKAL MUSIKA. Oskorri taldearen doinuak (45 urte ondoren amaitu du bere jarduna).
- Egun osoan zehar: ARGAZKI-HITZ lehiaketa. Proposatu epostaz edo whatsap bidez makina erremintaren irudia euskarazko hitz-esaldi batekin eta sari baten zozketan parte hartuko duzu.
- 9.00etan Areto Nagusian: HIZKUNTZEN KUDEAKETA, Sentiberatze saioa HEZIKETA ZIKLOETAKO 1. MAILAKO IKASLEENTZAT.
- 11.00etan atarian: DANOBATGROUP lehiaketa eta EUSKARA IKUSGARRIA lehiaketaren emaitzak eta kultur bonuaren zozketa.