Euskararen Eguneko lehiaketek badute irabazleak
Euskararen Egunean lanbide heziketako lehen mailako ikasleekin egin dugu urteroko sentiberatze saioa hizkuntzak eta euskara jakiteak mundu profesionalean zein onura dituen gogoeta egiteko, Ahize-AEKko Mikel Urdangarinen eskutik. Saioaren amaieran Korrikaren Klika bideo klip berria bistaratu dugu.
Bestalde, bi leihaketetan parte hartzeko gonbitea egin diegu ikasle eta lankideei, Danobat Lehiaketa eta IMHko "Zein ikaskide/lankide egiten du euskara ikusgarri" lehiaketa. Bigarren honen sari bezala ERRIGORA otarra zozketatu dugu parte hartzaileen artean. Ikasleen kasuan Oscar David Guzmanek irabazi du otarra eta lankideen kasuan Miren Pujana zikloetako irakasleak.
Zorionez ikaskide askok beste hainbat ikaskide aipatu dituzte IMHn EUSKARA IKUSGARRI egiten dutela adieraziz. Lankideen aldetik ere partaidetza handia izan dugu, batez ere EUSKARALDIA ariketa sozialean, 75 guztira.
Zorionak euskaltzale guztioi eta segi euskaraz goxatzen!