Eusko Skills 2012 abian: IMH taldea prest!
2012/05/08 23:00:00 GMT+1
Guztira 8 ikasle eta 7 irakasle prestatzen jardun dute maiatzaren 9-12 bitartean Ficoban burutzen ari diren lanbide heziketaren olinpiaden edizio berri honetarako.
Elgoibarko IMHn prestatzen jardun izan dute aurreko hilabeteetan Heziketa Zikloetako ikasle-irakasleek lanbide heziketako olinpiadak edo Eusko Skills 2012ko edizioan parte hartzeko.
Iazko esperientzia baikorra medio, baditugu aurten ikasle berriak prest. Ikusi azpian zerrenda.
Maiatzaren 9ko aurkezpenaren ondoren, 10, 11 eta 12an lehiatzen jardungo dute Irungo Ficoban, Tknikak antolatutako probetan, eta sari banaketa larunbatean 12an eguerdian izango da.
Zorte on guztiei eta bereziki IMH taldekoei!
CNC Tornua
- Ikaslea: Iñaki Hernandez eta Aritz Telleria
- Tutorea: Igor Larrañaga
- Irakasle laguntzailea: Ion Egaña
CNC Fresatzeko makina
- Ikaslea: Unai Barrutia
- Tutore: Josu Torrealdea
- Irakasle laguntzailea: Eulogio Etxeberria eta Juan Munin
CAD disenu mekanikoa
- tutorea: Joxean Erostarbe
- Ikaslea: Ismael Fernandez
Mekatronika:
- Ikasleak: Mikel Agirre (Ondarru) / Unai Buenetxea (Deba) / Asier Peña (Ondarru) / Eder Vergara (Bilbo)
- Tutorea: Paco Navarro.