EuskoSkills 2018: CNC Torneatze eta Fresatze probak IMHn
Egin klik irudian argazki/bideo guztiak ikusteko:
Irudian Iker Bizente eta Markel Iturria, CNC Torneatze proban parte hartuko duten IMHko Ikasleak, Jon Egaña irakaslearekin batera. Zorte on!
2018/5/7. EuskoSkillsen 1. eguna IMHn. Fresatzeko probak hasi dira eta parte hartzen izan ditugu Miguel Altuna, La Salle Berrozpe eta Egibideko ikasleak. Guztiek lortu dute pieza denbora barruan amaitzea. Armeria Eskolakoak eta IMHkoak tornuan prestatzen ibili dira. Bihar hasiko dira tornuko probak eta fresatzekoak jarraituko dute. Ea bada zer ematen duen biharkoak!
2018/5/8. EuskoSkills-en 2. eguna IMHn. Torneatze probak ere hasi dira eta Fresatzeko probek jarraitu dute. Parte hartzaileak Zulaibar, Easo, IMH fresatzekoan eta Easo, Miguel Altuna, Armeria Eskola eta IMH tornuan. Piezen akaberak buruko min pixkat ematen badute ere, badoaz aurrera lehenengoak probak!
2018/5/9. EuskoSkills-en 3. eguna IMHn: Tolosaldeko taldea, falta zena, gaur estrenatu da. Gaurko tornuko pieza atzokoa baino luzeagoa izan da baina guztiek lortu dute proba amaitzea. Fresatzekoan bigarren pieza egitea egokitu zaie, alde bietatik mekanizatzekoa, Konplexuagoa izan arren guztiek gainditu dute, batzuk denbora amaitu aurretik. Ikasleak orokorrean pozik eta gustora aritu dira. Bejondaiela!
2018/5/10. EuskoSkills-en 4. eguna IMHn: Tornuan bigarren pieza egitea egiteko garaia iritsi da, barrutik ere mekanizatu beharrekoa. Beraz, fresatzeko proban bezala hau ere konplexuagoa. Eutsi goiari gazteak! Gure eskertza IMHn antolatutako EuskoSkillsetan Fagor Automation eta HoffmannGroup enpresei eskainitako laguntzagatik :-)
18/5/2018. EuskoSkills-en 5. eguna IMHn: Gaur da Tornu eta Fresatzeko proben azken eguna. Ikasle guztiek denbora barruan amaitu dituzte beraien bi piezak. Bai ikasle eta bai tutore parte hartzaileek pozik azaldu dira aste honetan bizi izan duten esperientziaren inguruan. Eta, sailkapena? Proba bakoitzeko lehen hiru postuak ekainaren 15ean jakin araziko dira, Tknikan egingo den EuskoSkills domina banaketa ekitaldian. Ordura arte, ondo izan!
Maiatzaren 7-11 bitartean "Euskal Lanbide heziketako olinpiadak" bezala ezagutzen diren EuskoSkills2018ko CNC Torneatzea-Fresatze probetan parte hartuko dute 8 ikastetxetako 21 ikaslek IMHko lantegian.
- Probak publikoari irekita egongo dira, beraz herritarrek eta interesa duen orok IMHko Skills probak ikus ditzakete. Horretarako deitu IMHra 943744132 telefonora eta ordutegia azalduko dizuegu.
Lanbide heziketa munduan Skills izenarekin ezagutzen dira ikasleen artean egiten diren lehiaketak. Duten trebezia adierazteko probak espezializazioka egiten dira (industrian, osasungintzan, sukaldaritzan eta abar). Hiru mailatan ematen dira, Euskadi mailan, estatu mailan eta mundu mailan; EuskoSkills, SpainSkills eta WorldSkills izenpean.
Azken urteetan IMHk EuskoSkills-en CNC probak antolatu ditu eta IMHko ikasle parte hartzaileek emaitza bikainak jaso izan dituzte, ondoren SpainSkills eta Worldskillsen parte hartuz.
Aurtengo maiatzaren 7-11 bitartean Torneatze eta Fresatze probak egingo dira IMHn. Ikasle bakoitzak bi egun ditu bina proba egiteko; Piezaren planoa emango zaie eta denbora jakin batean makinan pieza egin beharko dute, eskatutako neurriak errespetatuz. Makinetan txandakatzen joango dira jarraian astelehenetik ostirala bitartean, goiz eta atsaldez.
IMHren aldetik fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programazioko 3 ikaslek parte hartuko dute. Beste ikasleak La Salle Berrozpe Andoain, Zulaibar Arratia, Egibide Gasteiz, Tolosaldea, Easo Donostia, Miguel Altuna Bergara eta Eibarko Armeria Eskolakoak izango dira.
EuskoSkills-ak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskal lanbide heziketako ikastetxeekin batera. IMHren kasuan Fagor Automation eta Hoffmann Group enpresek ere lagunduko dute makinen prestaketa eta materiala eskainiz.
Gure esker ona antolatzaile eta laguntzaileei eta zorte on ikasleei!