EuskoSKILLS Fabrikazio Mekanikoaren proben egitaraua
DENA PREST! (ikasle,tutore,antolatzaileen ahotan)
Andoain, Antzuola, Azkoitia, Barakaldo, Bilbo, Donostia, Eibar, Gasteiz, Legazpi, Lizarra, Urnieta eta Zumarragatik datoz ikasle lehiakideak, prest IMHko probetan parte hartu eta aurreneko postuak eskuratzeko eta honela txartela lortu Madrileko Estatu mailako fasean lehiatzeko apirilean.
Probak bi egunetan burutuko dira, 21an eta 22an, eta amaieran Eusko Jaurlaritzako eta Elgoibarko Udaleko ordezkariek diplomak eta sariak banatuko dituzte.
EGITARAUA:
URTARRILAren 21ean, ostiralean:
- 8.00etan Karakate Gelan IMHko Zuzendariak 10 minutuan txapelketaren aurkezpena egingo du CNC Tornu eta Fresako parte hartzaile lehiakide eta tutore.
- 9.00etan aurkezpena CADeko lehiakide eta tutoreei egingo zaie.
- Probak: ostiralean goiz eta arratsaldez izango dira CAD eta Tailerrean. Tornuarena 14.30ak arte, CADekoak 19.00ak arte Fresatzekoak 20.00ak arte.
URTARRILAren 22an, larunbatean:
- 08:00etan Hasita probak jarraituko dute 15.00ak arte (CAD probak 12.15ak arte, CNC Tornu eta Fresa probak 15.00etan).
- 14.00etan CAD probetako sari banaketa egingo da.
- 17:30etan CNC Tornu eta Fresatzeko Diplomak banatuko zaizkie parte-hartzaile guztiei eta domina eta txapela emango zaizkie CNC Tornu/Fresako irabazleei Areto Nagusian.
Honez gain 22an goizeko 11.00etan IMHko heziketa ziklo eta txandakako ingeniaritzaren berri emango zaie interesatuei. Beraz, bisitariek aukera izango dute IMHren prestakuntza eskaintza eta Skills-ak zuzenean ezagutzeko.