EuskoSKILLS IMHn: dena prest

2011/01/20 00:00:00 GMT+1
Proben bezperan, ikasleak, tutoreak eta antolatzaileak azken ikutuetan dabiltza dena ongi atera dadin

EGITARAUA...

Badatoz SKILLSak! Urtarrilaren 21 eta 22an Elgoibarko IMHn antolatuko diren EuskoSKILLSen bezperetako "pultsua" ezagutzeko, gaur goizean IMHko laborategi eta tailerretik osteratxo bat egin dugu. Hona hemen IMHko ikasle,  tutore eta antolatzaileen ahotik jaso duguna:

IKASLEAK:

   2011 Euroskills- IMHn

Larraitz Uranga, fresatzeko proba,

  • "Pieza mekanizatu eta perdoi doituena duenak lortuko du irabaztea"
  • "Neri larunbatean tokatu zait. Dena prest dut eta egiteko gogoz nago"
2011 Euroskills- IMHn

 Eneko Ansola, tornu proba,

  • "Piezaren mekanizaziorako 3 ordu izango ditugu"
  • "Animoz ondo, ea Madrilerako txartela lortzen dugun"
2011 Euroskills- IMHn

 Xabier Elorza, CAD proba,

  • "Egun eta erdiko proba izango da gurea, luzea eta trinkoa"
  • "Ongi prestatu eta nerbioak kontrolatuta daude"

 

TUTOREAK:

Jon Egaña, tornu proba

  • "Iritsi da eguna. Ea dena prestatu dugun bezala ateratzen den"

Mikel Arregi, CAD proba

  • "Ez da makala izango Skills esperientzia gainditzea. Merezi du ikasleekin horrelakoak prestatzea"

 

2011 Euroskills- IMHn

ANTOLATZAILEAK:

 Juan Munin, Fresa/Tornu proba:

  • "Elgoibarko SKILLSekoa ahalegin handia izango da. Ondoren Madrilekoa ere antolatzea egokituko zait eta bidea ikasita izango dugu". Zorte on guztiei"
Joxean Erostarbe, CAD proba
  • "Hau da CAD proba Euskadin antolazen den estreinako aldia. Beraz, erronka interesgarria izan da eta hemendik ere asko ikasiko dugula iruditzen zait. Juanek dion  bezala,  zorte on guztiei!