EVA Proiektuaren lehenengo ondorioak Bordelen
2003/11/21 00:00:00 GMT+1
Joan den abenduaren 13 eta 14an, IMHko ordezkaritza batek Bordelen egin zen 3. Biltzarrean parte hartu zuen "EVA - Partenariat pour levaluation de competences" proiektuaren inguruan (Gaitasunen ebaluaketarako Partenariatua).
Europar Batzordeko Leonardo da Vinci II programaren barrutian, EVAren helburua gaitasun profesionalen definizio eta ebaluaziorako nazioarteko ereduaren garapen eta hedaduran datza, enpresa arloko esperientzia pilotuen bitartez.
Ondorioz, 5 herrialdeetako 11 parte-hartzaileek, prozedura ezberdinak adostu dituzte:
- Gaitasun berrien identifikazio eta definizioa - Adierazleak eta hauek ebaluatzeko irizpideen identifikazioa - Identifikatutako ebaluaketen irizpideak erabili ahal izateko tresnen bilketa
IMHk aurretik Europar proiektuetan parte hartu du gaitasunak direla eta, hain zuzen, joan den urrian Parisen amaiera egin zuen VAPean, bide formal eta ez-formalen bidezko gaitasunen baieztapenari buruzkoa.