Fabrikazio aurreratua IKT-k baino askoz gehiago da

2017/11/28 00:00:00 GMT+1
Industria oinarri duen ekonomian, Euskadiren posizionamendua indartzeko, Fabrikazio Aurreratuak duen garrantzia agerian agertu da IMHn antolatu den jardunaldian.

“FABRIKAZIO AURRERATUA IKT (INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK)-AK BAINO ASKOZ GEHIAGO DA”, SPRIko Cristina Oyón-en esanetan.

  • Debegesa garapen agentzia eta Elgoibarko IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratuaren laguntzarekin elkarlanean gaur burutu den "Fabrikazio Aurreratuaren Negozio Aukerak" ekitaldian Fabrikazio Aurreratuaren esparruan Enpresa Txiki eta Ertainentzat dauden aukera desberdinak zeintzuk diren azaldu ditugu.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020-aren barruan  Espezializazio adimentsuaaren estrategiak hiru lehentasun ditu, horien artean, Fabrikaziko Aurreratua eta beste lau lurralde-aukera.
  • Gaurko mintegian adituak bat etorri dira balio erantsi gehiago duen industria sortu behar dela esaterakoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020-ean lehentasun bihurtu dena.
  • Fabrikazio Aurreratuaren esparruan dauden tresnak aurkeztu dira eta aplikazio adibideak, Danobat eta Goimek kooperatibakoetakoak, eta IMHk ezartzen dituenak bezalakoak.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020 –ko erronketako bat Euskal Herriko posizionamendua indartzea da, oinarri industrialeko ekonomia duena eta balio erantsi gehiago duen fabrikazioa bultzatzea. Hau izan da gaur goizean Elgoibarko IMH-n izandako mintegian azaldutako mezu nagusia. Bertan –Debegesa garapen agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin- Fabrikazio Aurreratuak Enpresa Txiki eta Ertainentzat eskaintzen duen negozio aukera azaltzeko ihardunaldia ospatu da.

Ekitaldian Fabrikazio Aurreratua fabrikazio tradizionalaren aurrean enpresentzako estrategia aldaketa bat dela azaldu da. Abangoardiako teknologia berriak urte askotan lortutako ezagutza eta esperientziarekin bateratzean datza. Azken helburua balio erantsi handiko produktu berriak, osagarriak edo zerbitzuak sortzea da.

Fabrikazio Aurreratua IKT baino azkoz gehiago da. Materialen, eraldaketa pozesuen, produkzio baliabideen eta balio-kate guztiak jasaten duen sistemaren  berri ematen du.  Hau da, fabrikazio aurreratua sektore industrial ia guztiak barneratzen ditu eta balio-kateko fase guztietan” nabarmendu du Cristina Oyónek, SPRIko Ekimen Estrategietako Arduraduna, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza  Plana Euskadi 2020-ean sartutako Fabrikazio Aurreratuaren giltzarriak azpimarratu dituenak.

SPRIko arduradunak aurreratu du B+G Berrikuntza gehi Garapeneko 4 lehentasun esparru identifikatu direla eta 23 teknologia lerro teknologiko desberdin espezializazioaren inguruan, fabrikazio aurreratua izendatua.

Elgoibarko IMH-ko gaur goizeko  jardunaldian makina-erremintaren munduan Danobat, Goimek kooperatibek fabrikazio aurreratuaren esparruari zuzendutako berrikuntzan, hala nola, IMH bera ere. Azken honetako Xabier Cearsolo Doktore Ingeniari Industrialak fabrikazio prozesu eta produktu berrietan oinarritu du bere parte-hartzea.

 

Fabrikazio Aurreratuan sartzeko tresna anitz erabilgarri

Hain zuzen ere, enpresa txiki eta ertainek ildo teknologiko hauei etekin atera diezaiokete azken urteetan martxan jarritako tresna anitzen bidez edo berriki sortu direnen bidez. Adibide moduan RENOVE programa, tresneria industrialen berrikuntzarako laguntzak; INDUSTRIA DIGITALA, enpresa txiki eta ertainen artean IKT-ak txertatzeko laguntzak ; edo HAZITEK, berrikuntza eta garapenerako laguntzak.

Beste programa berriak erantzun ona ari dira jasotzen BASQUE INDUSTRY 4.0-ren kasua, adibidez, garapen esperimentala eta ikerketa industrialeko proiektuen  inguruko laguntza; edo BIND 4.0, 4.0 industria azkartzeko programa. Hala nola, Basque Cybersecurity Centre berriaren ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratu dira, bere lehen zerbitzuak eskaintzeko prest dagoena.

Jardunaldian, IMH eta Debegesako arduradunez gain, Ixaka Egurbide, Juan Angel Balbás, hurrenez hurren, Angel Martín, Gipuzkoako Foru Aldundiko Teknologia Berrien sustapeneko arduradunak ere hartu du parte, lurralde historikoan 4.0 Industriaren sustapen estrategia azaldu duena.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020-k hiru lehentasun estrategiko finkatzen ditu euskal enpresa eta  euskal enpresa  ertain eta txikientzat: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientziak-Osasuna; lehentasun hauei beste lau lurralde aukera gehitu behar zaizkio: Ekosistemak, Elikadura, Hiriko habitata eta Aisialdia-Kultura-Industria sortzaileak.