Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa eratu da
Otsailaren 18an Tknikan Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa eratu da Lanbide Heziketaren IV Euskal Planaren testuinguruan. Eratze prozesuan parte hartu dute IMH, Txorierri, Miguel Altuna, Goierri, Usurbil eta Bidasoa ikastetxeek.
Ekimen hau Lanbide Heziketaren IV Euskal Planaren barrutian kokatzen da; bere 9. helburuan Lanbide heziketako ikastetxe espezializatuen sarea sortzea aurreikusten baitu. Helburuan aipatzen da sare honek laguntza emango diela sektore ekoitzaileei Jaurlaritzak eratuko dituen proiektu zehatzetan.
9. helburua zehaztuz, hainbat ingurune ekoitzaile eta berritzaileetan espezializatutako lanbide heziketako zentruen sare-nodoak ezarriko dira, Fabrikazio Aurreratuarena erreferentziatzat hartuz; esaterako eraginkortasun energetikoa, fabrika digitala, sormen-industria, bio-, etabar eremuetan.
Lehen fasean, martxoan, IMHk, Nodoaren lider-koordinatzaileak, enpresa, Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko eragileak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak deituko ditu, behar estrategikoak identifikatu eta lehenesteko eta, ondoren, nodotik garatu eta erantzuna emateko.