Badakizu Fabrikazio Mekanikoa urrutiko modalitatean ikasi dezakezula?

2015/11/23 00:00:00 GMT+1
Euskal Urrutiko Lanbide Heziketaren Institutuko Fabrikazio Mekanikoaren taldea IMHn kokatzen da.

ULHIren 2015-2016 Ikasturtea irailaren amaieran abiatu zen, guztira 822 ikaslerekin. Fabrikazio Mekanikoaren Programazioaren Produkzioko zikloan 134 ditugu.

Aipatzekoa da ULHIko PPFM-ko, Larrialdietako (EME) eta Sukaldaritzako (COC) 1. promozioko ikasleek 2015-2016 ikasturtean amaituko dituztela ikasketak. Guztira ULHI-tik 90 ikasle bukatuko dute aurten; hauetatik Fabrikazio Mekanikokoak 9 izanik.

Nola ikasten da ULHIn:

Ikasleak "etxetik" ikasten dute, tutoreen jarraipenaren laguntzarekin eta gutxi gora behera 2 astetik behin etortzen dira IMHko tailerrean ikasitakoa praktikatzera (modulu batzuetan batzuetan astero).  Momentuz A ereduan ikasten da ULHIn; eta gure kasuan tutore guztiak euskaldunak direnez, ikasle euskaldunekin harremana euskaraz izaten da. Urrutiko prestakuntza ikaslearen neurrira egiten da, ez du iraupen finkorik, ikasle bakoitzak bere ibilbidea egiten du, iraupen minimoa 3 urte + proiektua eta LP izanik.

Nobedade bezala aurten ULHIk ziklo berria abiatu du: APSD Dependentziakoa. Horrez gain bi ikasle Eramus bidez atzerrian egingo dute Lantokiko Prestakuntza.