Fabrikazio Mekanikoaren kualifikazio berrien garapenerako lan taldea IMHn kokatzen da
2003/10/02 23:00:00 GMT+1
Javier Lopezek, Lan-taldeko burua, eta Josemi Oskoz-ek, Idazkari Teknikoa, KLT - Kualifikazioetarako Lan Taldea zuzenduko dute, estatu mailan Fabrikazio Mekanikoaren Kualifikazioak garatzeko. Zuzendaritza hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak , Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioari proposatutakoa da.
KLT Lan-taldeak IMHn du bere egoitza eta bertan Fabrikazio Mekanikoaren arloko enpresetako hamaika Jakitun Teknologikok (JT) eta familia profesionaleko hiru Hezkuntz Jakitunek (HJ) hartzen dute parte.
KLTk Hezkuntza Kultura eta Kiroletarako Ministerioarentzat dihardu lanean kualifikazioen katalogoa eta dagokion katalogo modularra eratzeko, estatu mailan Kualifikazioetako Sistemaren erreferentzia izanik, alegia.