Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan 3. erronka burutu dute
Zer egin dute?
Erreduktore ezberdinak ezagutu eta bertako elementuak (engranajeak, errodamenduak etab.) arakatzetik hasi eta karga bat igotzeko sistema automatizatzera iritsi arteko ibilbidea egin dute. Ibilbidean zehar, Solid Edge 3D programaren laguntzarekin, diseinuaren piezak sortu dituzte. Ondoren, ideiak eta diseinuak integratuz konjuntoa sortu eta planoak eginez, azkenengo emaitza lortu dute.
Ikasleak prozesuaren protagonista bilakatzen dira.
Helburua, ikasketa prozesuarekin ikasleak ahalduntzea da beren ikaskuntzaren arduradun eginez, parte-hartze aktiboa sustatuz. Hori lortzeko, informazioa buruz ikasi beharrean, talde laneko kide guztien kolaborazioaren bidez, soluzio eraginkorrak aurkitzeko eta ezagutzak modu praktikoan aplikatzeko trebetasunak garatzen dira.
Zer lortu dute erronka honekin?
Erreduktorean, lehenik eta behin, elementuak ezagutu eta kalkuluak egin behar dira, eta 3D-ko diseinu programan konfidantzaz jardutea lortu. Horretarako, marrazketako arauak menderatzea oso garrantzitsua da. Prozesu honetan, autonomia, inplikazioa, iniziatiba, laguntasuna, errespetua eta beste hainbat konpetentzia lantzen dira, honi garrantzi handia emanez.
🔎 Fabrikazio Mekanikoko Diseinua heziketa Zikloaren inguruan gehiago jakiteko