FIDELIA proiektuaren aurkezpena "Ikusmen Artifiziala Industriarentzat" jardunaldian

Tecnalia-Zamudion duen egoitzan, eta STEMMER IMAGING enpresarekin batera antolatutako jardunaldian, hainbat kasu praktiko ezagutu genituen.
Gure lankide Aitor Zubiaurrek @imh campuseo lantegi digitalean enpresentzat ikusmen artifizialaren inguruan garatzen ditugun proiektuen inplantazioak, ematen dugun aholkularitza eta neurrirako formakuntza aurkeztu zituen.
Jardunaldia FIDELIA proiektuaren baitan kokatzen da, Fabrikazio Adimenduneko, Deep Learning eta Adimen Artifizialaren Ekosistema, CDTI_innovacion erakundeak diruz lagundua, NextGenerationEU fondoen laguntzarekin. Proiektuaren patzuergoa osatzen dute: Tekniker, Eurecat - Centro Tecnológico, INNOVA IRV, Grupo Oesía, IMH Campus, STECH eta Tecnalia, azken hau, liderra izanik.
Aitorrek, bere esposizioaren hasieran FIDELIA proiektuaren berri eman zuen, IMH Campuseko Lantegi Digitalaren lerro estrategikoetako bat baita berrikuntza ekosistema inklusiboa garatzea, garapen teknologikoaren pizgarri izan dadin eta sektoreko eragileak batu ditzan.