FIRE EVO COMPANY proiektuak eskuratu du 2024ko IMH Ekintzailetza saria

2024/12/11 19:42:00 GMT+1
Saria IMH LHIIko, Elgoibar Ikastolako eta Herri Institutuko 300 ikasletik gora bildu dituen Ekintzailetza topaketan aurkeztu da.

IMH Campuseko ikasleen Ideia Industrial Ekintzailearen saria banatu dugu abenduaren 12an, UPTEKekin batera eta Elgoibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako Ekintzailetza, Talentua eta Industria Foroaren 5. edizioan.

Elgoibarko Herriko Antzokian antolatu den ekitaldiak 300 ikasletik gora bildu ditu: IMH LHIIko mantentze eta fabrikazio aditiboko espezializazioko ikasleak, Herri Institutuko Batxilergoko 1. mailako ikasleak eta Elgoibar Ikastolako DBH4ko ikasleak.

Proiektu saritua FIRE EVO COMPANY izan da, Ingeniaritza Dualaren Eskolako Berrikuntza-Ingeniaritza Graduko Xuepeng Hu, Xabier Toribio eta Qiming Wang ikasleek osatua. Ikasle sarituek Elgoibarko udalak emandako 300 euroko Txankakua bonoak jaso dituzte, Elgoibarko saltokietan erabiltzeko. Zorionak!

FIRE EVO COMPANY,

3D FDM inprimatze-teknologiarako berokuntza elektromagnetikoko burua.

Inprimagailu hauek, plastikoa geruzaz geruza jarriz gauza ikusgarriak sortzen dituzte. Normalean, inprimagailu horiek "ohiko" beroketa sistema erabiltzen dute, adibidez, etxeko txigorgailu baten modukoa. Baina talde honek indukzio elektromagnetikoa izeneko teknologia erabiliz berotzeko modu berri eta eraginkor bat diseinatu du (azkarrago eta hobeto berotzeko modu bat).

Irudikatutako "burua" (plastikoa urtzen duen inprimagailuaren zatia) azkarrago eta zehatzago berotzen dela. Horrek energia aurrezten du eta inprimagailua hobe funtzionatzen laguntzen du.

Gainera, teknologia berezi bat gehitu dute, zehaztasun handiz bozinaren (plastikoa botatzen duen zatia) eta inprimatzeko oinarrien arteko distantzia neurtzeko. Horrela, plastiko-geruzak perfektu kokatzen dira eta piezak askoz kalitate eta zehaztasun handiagoarekin egiten dira.

Inprimagailu "arrunt" batetik askoz adimentsu eta eraginkorragoa den bertsio batera pasatzea bezala da. 🚀

Proiektukideek proiektuaren nondik-norakoak azaldu ondoren, foroaren bigarren atalean etorkizuneko fabrikazioko teknologiak ardatz hartuta, Fabrikazio Aditiboaren inguruko mahai ingurua egin dugu.

Horretarako UPTEKeko Jon Nuñezek gidatuta lau gonbidatu izan ditugu, beraien esperientzia eta ikuspegia partekatzen: Xabier Cearsolo, IMHko Fabrikazio Aditiboko arduraduna, Naiara Zubizarreta, AFM Clusterreko Addimat eta Stech-eko zuzendaria, Loreto Alcibar, IMHko Fabrikazio Aditiboko unibertsitate espezializazioko ikasle ohia eta egun ADDIMENeko diseinu-ingeniaria, eta Jaime Herrero, IMHko Berrikuntza Ingeniaritzako ikasle ohia eta egun MAUSA 3Dko teknologia eta materialeen arduraduna.

Ideia industrial bat gauzatzeak dakarren zailtasunaz jabetuta, IMH Campusen 12 urte daramazkigu gazteen ideia-industrialak sustatu eta gauzatzeko lanetan.  Ibilbide honetan hainbat enpresa industrial eta Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Aldundiaren izan ditugu bidelagun.

2019tik IMH Campusek eta UPTEK, AFMClusterraren oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en elkarteak estrategia honetan bat egin dugu eta ildo honetatik gaiaren inguruko topaketak antolatzen ditugu, gazteen ekintzailetza industrialari indarra emateko.