Fisika ikasgaian ikasi-irakatsi sekuentziaren diseinuari buruzko tesiaren defentsa
Jose Gutierrezen tesia "Diseño interativo de una secuencia de enseñanza-aprendizaje sobre el Principio Generalizado del Trabajo y la Energía en cursos universitarios de Física General" da eta UPV/EHUko Jenaro Guisasola Aranzabal eta Kristina Zuza Elosegi izan diren bere tesiaren zuzendariak.
Tesiaren landa ikerketan Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko ikasleek parte hartu dute, eta lortutako ondorioak ikasleengandik bildutako datuen analisiaren emaitza dira.
Jose Gutierrezek azken bi urteetan Zientziaren Ikerketari buruzko nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du tesiaren irakurketa egiten, Bartzelonan, Finlandian, Brasilen, Sevillan eta Donostian.
Eskertza beroa parte hartu duten Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleei eta Josetxorentzat zorte on!
Doktoretza tesiaren defentsa:
- 2018ko uztailak 23
- 11:00etan
- Eibarko UPV/EHUn