FPEnpresa topaketak, lanbide heziketaren indarra
FPENPRESA estatuko lanbide heziketako 89 ikastetxe publiko zein hitzartuek lideratutako proiektua da, eta baita hainbat enpresek parte hartzen dute. Proiektu honek 3 milioi euro baino gehiagoko finantzazioa du. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatuko Idazkaritzaren berrikuntza aplikatuen proiektuen barrutian kokatzen da FPENPRESA proiektua eta une hauetan Espainiako lanbide heziketa esparruan lantzen ari den proiektu berritzaile garrantzitsuenetakoa dugu.
Proiektuak proposatzen duena da enpresa eta lanbide heziketako ikasletxeek elkarren arteko ekintza bateratuak sustatu behar dituztela elkarlanean krisitik irtetzeko. Konpromiso honek ahalbideratuko du etorkizuneko profesionalek enpresen beharrekin lerrotuta dauden prestakuntza izaten, eta ikastetxeek behar hauei hobeto erantzun diezaieten, bereziki enpresa txiki eta ertainei (ete-ei).
Euskal Herriko Lanbide Heziketa erreferentea dela usten dute FPENPRESAko arduradunek eta hau dela eta gure kasuak ezagutzeko antolatu dira urtarrileko topaketak.
Topaketa hauetan estatuko 16 erkidegotik eta 30 lurraldetatik etorritako lanbide heziketako 68 ikastetxeren 170 irakasle eta zuzendari elkartuko dira 26an IMH eta 27an Usurbilgo Lanbide Eskolan eta Tknikan.
Egitaraua:
Osteguna, urtarrilak 26
- 09’00 IMH Elgoibar. Ongi etorri eta jardunaldiaren aurkezpena
- 09’30-10’30 IMHren esperientzia. Joxean Egaña
- 10'30-11’00 Kafea
- 11’00-13’00 Zubigune Fundazioa proiektua. Patxi Vaquerizo y Iñaki Múgica. Lanbide heziketarekin harremana enpresen ikuspegitik (Instagi). Jesús Mª Gómez.
- 13’00-13’30 Atsedena
- 13’30-14’45 Enpresekin elkarlanaren esperientzia. Institut Pere Martell. Ángel L. Miguel Rodríguez
- 15’00-17'00 Bazkaria
- 17’00-19'00 IMHra bisita
Ostirala, urtarriak 27
- 09’00 Tknika, bisita.
- 13’00 Usurbilgo Lanbide Eskolan: LHren etorkizuna Euskal Herrian. Jorge Arévalo
- 14’00 Bazkaria
- 16’30 Topaketen amaiera