FPEmpresak antolatutako Lanbide Heziketaren Estatuko 3. Biltzarra ospatu da
Ekainaren 2an eta 3an ospatu da urteko FPEMPRESA elkarteko 3. biltzarra Madrilen. Lehen egunean bazkidetuen urteko batzarra eta Lanbide Heziketarako proposamenak egiteko dokumentua eztabaidatzeko mahai teknikoaren jarduna izan zen. Ekainaren 3an Bankiako egoitzan hainbat hizlarik parte hartu zuten ondorengo gaiak azalduz (ikusi egitaraua):
Espainian Lanbide Heziketa Dualaren aurreikuspenak, LH tituludunen enplegu-egoeraren radiografia, Nazioarteko mugikortasuna Lanbide Heziketan, Estrategia berri metodologiko eta parte hartzaileak, LH-ren aldeko konpromisoa, Enpleguan Lanbide Heziketarentzat agertoki berriak, Lanbide Heziketaren Euskal Eredua, Lanbide Heziketaren Etorkizunari begira, FPempresa elkartearen ikuspegia; eta Ekintzailetza Lanbide Heziketan.
IMHk parte hartu du FPEmpresako elkarteko zuzendari-kide izanik antolatzaile gisa.