Gabonetako Postal-lehiaketa
2010/11/29 00:00:00 GMT+1
IMHren urteroko Gabonetako mezua bidaltzeko, IMHko langile, ikasle (Ziklo eta Ingeniaritza), irakasle, IMHkide eta facebook-eko lagunen artean postal digitalen lehiaketa antolatu dugu.
Baldintzak
- Gabonetako mezua izatea.
- IMHko logoa izan behar du bertan.
- Gaia: IMHrekin zerikusia duena
- Euskarazko testua izatea.
- PDF edo JPG formatuan bidali helbide honetara: imh [abildua] imh [puntu] es
Baloratuko dena
- Aurkeztutako lanaren originaltasuna eta konposizioa.
- Erabilitako euskarazko testuaren kalitatea eta jatortasuna.
- Irizpideak betetzea.
Epea
- Abenduaren 1etik 10a arte
Epaimahaia
- Euskara batzordeko kideak.
- Epai-mahaia abenduaren 13an batuko da irabazlea aukeratzeko.
Saria
- 2 lagunentzako afaria
- Irabazlearen postalarekin IMHk 2010eko Gabonetako postal elektronikoaegingo du (irabazlearen izena agertuko da postalean).
- Lanik onenak webgunean jarriko ditugu