Garapen pertsonal profesionalerako tailerren 2. edizioa
2014-2015 ikasturtean zehar martxan jarri dugu berriz ere Garapen pertsonal-profesionalerako tailerra. Horren momentu atseginak emandako lehen edizioaren ondoren, bigarren edizioa izango da aurtengoa eta ildo beretik jarraituko dugu, "gure burua ezagutzen, gure buruari erronkak jartzen eta entzuten, jariatuz, baina batez ere gure ahulguneak eta indarguneak onartzen IKASTEN, eta gauzak irudikatzeko ikuspegi berria bilatzen.
Eta .. zeintzuk izango dira aurtengo gaiak?
- 1. Tailerra: Abenduak 12-13: “Emozio toxikoak abandonatuz"
- 2. Tailerra: Urtarrilak 23-24: “Emozioen mapa-korporala"
- 3. Tailerra: Otsailak 27-28: “Hitzen indarra, zer esaten diozun zure buruari, hori da gertatzen zaizuna".
- 4. Tailerra: Martxoak 27-28: “Konstelazioak, gertatzen zaidan hau, nondik datorkit?
- 5. Tailerra: Maiatzak 22-23: “Nire sinismenak P.N.L. bidez birprogramatuz"
- 6. Tailerra: Ekainak 26-27: “Coaching eta PNL- 2 bide, aukera 1".
TOKIA: IMH, Azkue auzoa, 1 - 20870 Elgoibar
PREZIOA: 90€.
DINAMIZATZAILEA: Goizalde Santamarina. Adimen Emozional eta Coach aditua
ORDUTEGIA: Ostiraletan 16:00-20:00 eta Larunbatetan 9:00-14:30
Etortzeko asmorik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu bidali mezua goizalde[abildua]imh.es helbidera edo deitu 943748275 telefonora. Tailerra hasi baina egun batzuk lehenago deialdia gogoratuko dizuegu eta ordainketa egiteko kontua bidaliko dizuegu.