GIGA jardunaldia: SolidWorks Simulation: CAE Simulazioa denon eskuragarri
JARDUNALDIA: SolidWorks Simulation: CAE Simulazioa denon eskuragarri
Agenda:
- Eguna: 2012ko uztailak 10
- Ordua: 9.45-13.00
- Tokia: IMH, Elgoibar - Alberto Ortueta Areto Nagusia, Lantegia
Inskripzioak:
- Doan, izen-ematea derrigorrezkoa: 943744132 telefonoan (Eider Iriondo / Arantzazu Soraluze),emaila bidali imh[abildua]imh.es helbidera edo sartu hemen: izen-emateak....
Egitaraua:
- 09:45 Izen- emate egiaztapenak
- 10:00 Agurra eta aurkezpena. Egoitz Badiola jna. (IMH), GIGA koordinatzailea
- 10:05 Cimworks aurkezpena. Ricardo Aguirreche jna. (Cimworks)
- 10:15 Balidazio eta simulazioaren inguruko oinarrizko kontzeptuak: Nola diseinatzaileak bere diseinuak denbora errealean ebalua ditzakeen. Javier Yañez jna. (Cimworks)
- 11:00 Kafea
- 11:45 Simulazio mota ezberdinen erakustaldi praktikoa: lineal-ez lineala, dinamikoa, nekea, mekanismoak, fluidoak, etb. Javier Yañez jna. (Cimworks)
- 12:45 IMH-ko Simulazio prestakuntza programaren aurkezpena. Agustín Azpiri jna. (IMH)
- 13:00 Jardunaldiaren amaiera
Testuingurua
Alor industrialeko enpresek, orokorrean, ezinbestean behar dituzte optimizazio eta lehiakortasunahobetzen lagunduko dizkieten tresnak. Zentzu honetan, besteak beste, produktu eta piezenzehaztapenak betetzen ari garela egiaztatzea ahalbidetzen duten bitartekoak edukitzeak lehiakortasun abantaila handia edukitzea suposatzen du egun. Baina batzuetan zalantzak sortzen zaizkigu gai honen inguruan:
- Ba ote daukagu modurik gure enpresan simulazioak eta kalkuluak egiteko? Jakin ote nitzake nire produktuak jasaten dituen esfortzuak kanpo zerbitzuetara jo gabe? Jakin al dezaket nola eragiten dion tenperaturak nire produktuaren bizi zikloari? Modu errazean jakin ote dezaket nire produktua aurreikusi baino gehiago deformatzen den? etb.
“SolidWorks Simulation: CAE Simulazioa denon eskuragarri” jardunaldi teknologikoaren bidez,Solidworks CAD-ean integraturiko simulazio tresna aurkeztuko da. Honekin zure eskura jartzen dugu zure simulazio (EFM; Elementu Finitoen Metodoa) esparruko beharrak gauzatzeko aukera, aditu baten ezagutza beharrik gabe. Jardunaldia doakoa izango da baina beharrezkoa izena ematea