Goi mailako ikasketa dualeko europar sarea sortzeko Erasmus+ proiektua
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko ildo nagusietako bat da hezkuntza eredu duala sustatzea. Zeregin honetan badu eskarmentua, 1996an Ingeniaritza Dualaren Eskola abiatu zuen Frantziako CESI taldearekin elkarlanean. Urte batzuk geroago 2011an UPV/EHUra atxikitu eta Espainiako lehen Gradu Duala 2012an ezarri zuen. Lanbide Heziketari dagokionean ere aitzindariak izan gara: 2008an goi-mailako heziketa zikloetan Ikasi eta lan eredua bultzatu zuen IMHk Eusko Jaurlaritzarekin eta hainbat eragilerekin batera, aurrerago Hezibi eta egun Lanbide Heziketako Ikas-ekinezko erregimenean izena hartu duena.
Urte hauetan prestakuntza Dualaren inguruko hainbat lanketa burutu eta hainbat jardunaldi antolatu ditu IMHk gaiaren inguruan eragileen arteko sareak sustatzeko helburuarekin. Lan honen ondorioz azkenengo nazioarteko biltzarrean mahaira ekarri genuen Europa mailan sortzeko sarea eta ibilbideak eman du bere fruitua da Erasmus+ proiektu berri honekin.
Proiektuaren helburua da Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarea eratzea, ereduaren egungo erronkei aurre egiteko eta Europar Batasun mailan zabal dadin, langabeziari aurre egiteko alternatiba eta enpresagintza gaitasunak sustatzeko erreminta baliotsu bezala eta.
CWIHE Erasmus+ proiektu honetako partaideak dira:
- IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola (liderrak)
- Duale Hochschule Baden-Wurttemberg (DHBW)
- FH Joanneum Gesellschaft M.B.H.
- Formasup (Nord- Pas de Calais)
- Universitat de Lleida
- Högskolan Väst
- Libera Universita di Bolzano
Prestakuntza Dualaren inguruan antolatutako jardunaldiak:
2006/3/21 Txandakatzea, enpresarentzat trebakuntza alternatiba
2007/6/26 Txandakako Heziketa, aukera bat Belaunaldien Erreleborako
2010/1/29 IMH20urte: Eskola-enpresa harremanak eta Europako Kasuak
2011/10/28 Europako Goi Hezkuntzako Esparruan Prestakuntza Duala edo Txandakakoa / BIDEOAK