Graafschap Collegeko ikasleekin proiektua

2022/09/27 10:08:00 GMT+1

Holandako Graafschap College eta IMH Campuseko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua proiektu berria garatzen dihardugu elkarlanean.

Herbereetako ikasle-irakasle taldea IMH Campuseko ditugu aste honetan, lanbide heziketako Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi zikloko bigarren mailako gure ikasleekin proiektu bat gauzatzeko.

Azaroan gure ikasle eta irakasleak bisita itzuliko diete eta Holandara joango dira proiektua amaitzera.

Proiektuaren helburu teknikoa hegan egingo duen urrutiko kontrola duen hegazkin bat diseinatu, sortu eta hegan jartzea da.

Aipagarria da zeharkako konpetentzien lanketak proiektuan duen indar berezia: Ingelesa landu (eleaniztasuna), kultura ezberdinak ezagutu, talde lana sustatu, asertibitatea, errespetua ...  Esperientzia ezin hobea eskaintzen digute horrelako proiektuek, eta nork daki, agian nazioarteko lagunak bizitza guztirako egitea baita ere!