Gure teknologiek ere euskaraz ikasi dezaten "batu ditzagun gure ahotsak"

2023/12/01 16:51:00 GMT+1
Euskararen Eguna abenduaren 3an izango denez, lankide-irakasle ordezkaritza bat elkartu gara gaur harreran aste honetarako antolatu diren ekintzei amaiera emateko, eta bidez batez asmo onak gogora ekartzeko 🤗

Lanbide Heziketako ikasleen euskara batzordea bizi-bizi ibili da Kahoot eta Pertsonai ezkutuaren lehiaketan parte hartzen eta saria ere jaso dute finalera iritsi direnak 🥳 .
 
Eta ... Nork irabazi du Lankideon Pertsonai ezkutuaren saria? Eider Iriondo izan da Errigora otarra jaso duena! 🥳 
Pertsonai ezkutua nor zen jakin nahi... ? Argazkian agertzen direnei galdetu 😎

Euskaraz ere ikasi, lan eta bizi nahi dugulako!
 
Eta guk bakarrik ez, inguratzen gaituen teknologiak ere euskara erabili dezan nahi dugunez, gonbitea egiten dizuegu zuen ahotsak GAITU plataforman grabatzera🙌
 
*Elgoibarren, abenduaren 2an, 10:00-13:00 Aita Agirre kultur gunean

"batu ditzagun gure ahotsak"
https://gaitu.eus/