Hassan: Izugarri lagundu zidaten, neure burua baloratzen erakutsi zidaten.
Argazkia: Barren
Ze poza ematen duen jakiteak IMHn Kalexkarekin batera eta La Caixaren laguntzarekin gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako antolatzen ditugun ekintzak lagungarri izan direla!
Barren aldizkariak Hassani egindako elkarrizketan adierazitakoa:
Hassan: "ikastaro batzuk eginda nituen, baina ez nuen lanik topatzen eta IMHko Erronka Dualerako izena ematera animatu ninduten hezitzaileek ]La Caixa Gizarte Ekintzarekin eta Kalexka elkartearekin elkarlanean, IMHk gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden gazteentzako landu zuen proiektua da Erronka Duala]."
"Izugarri lagundu zidaten han. Neure burua baloratzen erakutsi zidaten. Martxora arte eskolara joaten egon nintzen egunero, eta gero, bideo-deien bidez bukatu genuen ikastaroa. Praktikak, berriz, Elgoibarko Pneumaxen egin nituen. Hango arduraduna, Iñaki, oso pertsona ona da eta asko lagundu dit, baina han ere eragin zuen pandemiak eta bertakoentzat ez zutenean, ezin ba neri lana ematen hasi! Baina kontuan izango nautela esan dit Iñakik eta eskertzen diot."
Zorionak Hassan, eskerrik asko zure hitzengatik eta eutsi gogotsu!
2021erako berriz ari gara prestatzen edizio berria. Norbaitek parte hartzeko interesa izanez gero, idatzi IMHra imh@imh.eus helbidera edo deitu 943744132 telefonora.
Hassani egindako elkarrizketa osoa Barren Aldizkaria -n irakur daiteke (barren pdf-an / 1206 alean)