HEZIBIren enpresa-tutoreekin lehen topaketa
Goizean zehar, ikasleek titulodun izateko lortu behar dituzten helburuak, eta Ikasle-langileen ebaluazio eta jarraipena landu zuten IMHko tutoreek enpresa-tutoreekin batera.
Honez gain IMHk topaketa baliatu zuen eskerrak emateko enpresa-tutoreei, prestakuntza-programa berritzaile honetan parte hartzeko egiten diharduen ahalegin berezia dela eta.
IMHk 2012-2013 ikasturtean ezarri du ikasi eta lan txandakatze prestakuntza goi-mailako zikloetan ezartzen: 18 ikasle eta hauek kontratatu dituzten 11enpresarekin hasi du HEZIBI programa. 18 ikasleak IMHko goi-mailako heziketa zikloetan matrikulatuta daude: Industri Ekipoen Mantentzean, Produkzioaren Programazioan, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan eta Mekatronikan. Enpresa parte hartzaileak dira: Alberdimek S.L., Agme S.A., AVS S.L., Biele S.A. Danobat S.Coop., Dikar S. Coop., DMP S.l., Novak S.L., Santos y Patxi S.L., Soraluce Coop. eta Zehatz.S.L.
HEZIBI programaren ezaugarri nagusiak dira:
- Enpresa kontratatzailearekin ikaskuntza partekatu akordio baten oinarrian. Akordio hauek ikasle bakoitzarentzat berariazko proiektu bat suposatuko dute, non kontuan hartuko dira adostutako banakako-programazioa, egutegi eta ordutegi banaketa, koordinazio prozedura adostua, eta prestakuntza eta ebaluazio jarraipena.
- Lan jarduera urte beteko iraupena duen Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuan oinarritzen da.