Heziketa iraunkorreko ikastaroen katalogoa

2007/07/11 23:00:00 GMT+1
Elgoibarko IMHk 2007 urteko 2. seihilabeteko programazioa abiatu du

130 ikastaro guztira prestakuntzako eskaintza zabalarekin ondorengo arloetan: Diseinua, Fabrikazioa, Mantenimendu eta Muntaia, Metrologia, Kalitatea, Marketing-a, Giza baliabideak, Industria-antolaketa, Informatika eta Segurtasun eta Higienea. Fabrikazio arloko 3 euskaraz emateko prestatu dira.

MHn, langileek Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutako Katalogo Modularreko ikastaroak eskuragarri dituzte. Ikastaro hauen bitartez langileek ezagutzak eta gaitasunak lortu ditzakete eta baita Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran sartu ere dagokien kualifikazio profesionala eta Titulu Ofiziala lortzeko.

Ikastaroek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Enpleguan Prestatzeko Fundazio Tripartita FTFE eta Europako Gizarte Funtsaren diru laguntzak izango dituzte.

Fabrikazioko ikastaroak euskaraz / eskaripeko formazioa

Udazkenean 3 ikastaro egin ahal izango dira euskaraz: fresatzeko makina Fagor eta Heidenhain kontrolarekin eta tornua Fagor kontrolarekin. Bestalde, ikastaro irekiez gain, IMHk eskaripeko formazioa eskaintzen die enpresei, behar, helburu eta estrategiara egokitzen dena, enpresan bertan sortzen diren arazoak konpontzeko modurik eraginkorrena, alegia. Hauetako prestakuntzaren edukiak, ordutegia eta hizkuntza (euskaraz ere ikas daiteke) beharren arabera moldatzen dira eta klaseak gure instalazioetan edota enpresan bertan emateko aukera ere badago.

Ekipamendu teknologikoaren berriztapena

IMHko tailerreko ekipamendua berritzen ari da azken hiru urteetan eta udazken honetarako izango ditugun azkenak besteak beste dira: robot ABB berria, CNC Fanuc zenbaki kontroldun fresatzeko makinak eta zenbakizko kontroleko orga anitzeko tornua.

2007 IRAILA-ABENDUA KATALOGOA (pdf)...

Iraunkorreko ikastaroak webean ikusteko...