hiru.com hizkuntzak: e-lea programan parte hartzeko IMHk ikasmateriala eta laguntza ahalbideratzen du.

2005/01/24 00:00:00 GMT+1
Ikasmaterialen banaketa 2005ko otsailaren 9tik aurrera izango da. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 74 41 32 telefonora.

Eusko Jaurlaritzak Hizkuntzak Internet bidez ikasteko martxan jarri duen e-lea programa dela eta, lanbide heziketako ikastetxe zerrenda bat hitzartu da izena ematen dutenei laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketa sailaren ekimena da e-lea programa, herritar guztiek izan dezaten hizkuntzak ikasteko aukera.

  • Hizkuntzak: Ingelesa, Alemaniera, Frantsesa eta Italiera.
  • Baldintzak: gutxienez 23 urte izatea eta Euskal Autonomi Erkidegoko biztanlea izatea.
  • Ikasketa-moduak: Online edo CD.
  • Prezioa: Hizkuntza guztiak ikasteko lizentziaren prezioa 45 euro. CD bidez ikasi nahiez gero, hizkuntza bakoitzeko beste 29 euro ordaindu beharko dira (25 euro + %16 BEZ).

Izendatu diren zentroen lana, ikasmateriala banatzea izango da, eta erabiltzaileei laguntza eskaintzea. Ikasleak hiru.com webgunean egingo beharko du matrikula. Behin matrikula egin eta ordaindu ondoren, eta 7 eguneko epea igaro ondoren, ikasleak ikastetxera joan beharko du, honako dokumentuak dituelarik: nortasun agiria (eta fotokopia), erroldako ziurtagiria eta ordainagiria. Zentrora joan aurretik telefonoz deitzea komeni da.

Informazio gehiago...

e-lea programaz informazioa IMHn: 943744132 (Nekane Merino)