Hirugarren mailakoek BPP abiatu dute

2009/04/16 23:00:00 GMT+1
Banakako Prestakuntza Planarekin osatu egingo dute beharrezkoa duten berariazko trebakuntza
IMH Ingeniaritza Eskolako ikasleek, enpresan egiten duten lanean egoki espezializatzeko Banakako Prestakuntza Plana garatzen dute eskolan. Horretarako lehen eta bigarren mailan definitzen joaten dira dituzten gaitasunak, bai enpresa, merkatu eta profil pertsonala osatzeko asmoz eta 3. mailan 2 urte hauetako gogoeta egi bihurtu eta banaka egindako lana taldeka islatu behar dute talde osoarentzat prestakuntza plana aurkeztuz, beraien arteko zeharkako gaitasunak kontutan hartuta.


Aurtengo 3. mailako ikasleek hiru hilabetez talde-lana egin ondoren martxoan aurkeztu eta onartu zuten plana. Egin beharreko ikastaroak 2009ko iraila amaitu baino lehen burutu beharko dituzte. Honela, apirila eta maiatzean, epealdi trinkoa izango dute: goizero lanean jardungo dute eta atsaldez ikastaroak egingo dituzte.


Aipatzekoak dira diseinu, kalitate eta pertsonen kudeaketari buruz antolatu dituzten ikastaroak, baita elearning bidezkoak.


AMPO, IKERLAN, IDEKO, IRIZAR eta TTT Taldeko enpresak ere bisitatuko dituzte plan honen barrutian.