Hizkuntza Kudeaketa Enpresan: 30+10 mintegiaren 6. edizioa

2011/11/03 00:00:00 GMT+1
Azaroaren 17an burutuko den edizio berri honetan 10 hitzaldi, 2 mahai inguru eta KEKAKO getting contact izango ditugu, berrikuntza, nazioartekotze eta lidergo gaien inguruan

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan seigarren urtez jarraian antolatu dugu 30+10 mintegia, "hizkuntza-kudeaketa enpresan" gaiaren inguruan. Urtero, berrikuntzak gehitzen dizkiogu mintegiari eta aurten,  aurreko urteetako edizioko entzuleen iradokizunak jarraituz, aldaketak sartu ditugu, jarraian ikusiko duzuen egitarauaren arabera.

IZEN EMATEA:

  • Izena emateko sartu hemen edo deitu IMHra: 943 74 41 32 (Eider Iriondo).
  • Izena ematean adierazi entzun nahi dituzun hitzaldien zenbakiak.

HIZLARIAK:

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Berrikuntza Diputatua, Elgoibarko Udala, Confebask, Anboto Group, Responsabilitat Global, Gipuzkoako Txinera Institutua, Eleka Ingeniariza Linguistikoa, Ahize-AEK, Artez, Elhuyar Aholkularitza, Emun, Topagunea.

IRITZI ARTIKULUA (Enpresa ekintzaileak eta hizkuntza kudeaketa)

EGITARAUA:

///// ///// ///// ///// Sarrera Ekitaldia ///// ///// ///// /////

08:45-09:00

ARETO NAGUSIAren sarreran

  • Akreditazioa eta dokumentazioa jaso

09:00-10:00

ARETO NAGUSIAN  eu*es

  • Ongi etorria. IMHko Zuzendaria, Joxean Egaña jna. / AEKko Koordinatzaile Nagusia, Mertxe Mujika and.
  • Agurra. Elgoibarko Alkatea, Alfredo Etxeberria jna.
  • (1) Gipuzkoako Foru Aldundia. Euskararen Zuzendari Nagusia, Zigor Etxeburua jna.
  • (2) Eusko Jaurlaritza. Hizkuntza Politikaren Sailburuordea, Lourdes Auzmendi and.

10:00-10:15 ARETO NAGUSIAREN sarreran atseden laburra kafearekin

 

///// ///// ///// ///// Hitzaldiak ///// ///// ///// /////

10:20-11:05

  • 3 ARETO NAGUSIA: Bosgarren belaunaldiko laguntzaile birtuala. Xabier Uribe-Etxebarria jna. Anboto Groupen sortzailea. eu*es
  • 4 KARAKATE GELA: Txina sozio-ekonomikoa. Yu Zhang jna. Interbasqueko kudeatzailea. es

11:10-11:55

  • 5 ARETO NAGUSIA: Enpresa eta hizkuntza eskuliburua. Josep Maria Canyelles jna. Think tank Responsabilitat global sustatzailea. es*eu
  • 6 KARAKATE GELA: Txina sozio-linguistikoa. Miren Gabilondo and.. Gipuzkoako Txinera Institutuaren sortzailea, Xiao Fei Li and, irakaslea eta Aritz Santiago Ugarteburu jna. ikaslea. es+eu

12:00-13:00

  • 7 ARETO NAGUSIA: Mahai ingurua. “Hizkuntza kudeaketa eta enpresa ekintzaileak”.
    Solaskideak: Nuria Lopez de Guereñu and. (CONFEBASKeko Idazkari Nagusia) , Miren Gabilondo and., Xabier Uribe-Etxebarria jna., Josep Maria Canyelles jna., eta Jon Peli Uriguen jna. (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Diputatua) eu+es *


13:05-13:50
MAKINA ERREMINTAREN MUSEOan. Eguerdiko mokaua eta atsedena

///// ///// ///// ///// Hitzaldiak ///// ///// ///// /////

13:55-14:25

 

  • 8 ARETO NAGUSIA: Enpresen sareko hizkuntzak, MU-Enpresagintzako irizpide proposamena… Emun hizkuntza aholkularitza eu*es
  • 9 KARAKATE GELA: Idazlagun. Elena Garcia and. Eleka ingeniaritza linguistikoa. eu

14:30-15:30

  • 10 ARETO NAGUSIA: Mahai ingurua: "Lidergoa, autozentratzea eta asertibitatearen ekarpenak hizkuntzen kudeaketari”. Solaskideak: Iker Martinez de Lagos jna. Topagunea, Arritxu Mendizabal and. Artez, Elias Zumalde jna. Emun,  Juanjo Perez Martinez de Lahidalga jna. Elhuyar Aholkularitza eta Mikel Urdangarin jna. Ahize-AEK. Moderatzailea: Nekane Goikoetxea and. (Huhezi).  eu*es

15:35-16:30

  • 11 LIBURUTEGIA: KEKAKO (Kezka / Kafea / Konponbidea) Getting contact. Mikel Urdangarin jna.

 

OHARRA: Aldi-bereko itzulpen zerbitzua egongo da Areto Nagusian

  • eu*es = euskaratik gaztelaniara
  • eu = euskaraz
  • es = gaztelaniaz
  • eu+es = euskaraz + gaztelaniaz

 

ANTOLATZAILEAK:

30+10 Mintegiaren antolatzaileek Makina Erremintaren Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza, nahi duen orori mintegian parte hartzeko gonbitea egiten diote.