Hobetuz: Langileen Prestakuntzarako diru-laguntzetarako 2003 Deialdia
Urriaren 9an Hobetuz-ek 2003ko Heziketa Iraunkorrarentzako diru-laguntzen deialdia atera du, eskaerak aurkezteko epea datorren azaroaren 7an izanik.
AFMk (Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkartea) IMHkin elkarlanean, Plan Taldekatua aurkeztuko du, arloko enpresei eta langileei zuzendua.
Interesatuak beharrezkoak diren dokumentuak IMHra bidali beharko dituzte urriaren 24a baino lehen.
Laguntza mota honetako etorkizuna ez da ziurra: baliteke hau mota honetako azken deialdia izatea. Enpresentzat, beraz, deialdi hau garrantzitsua da diru-laguntza duen kalitatezko prestakuntza lortzeko.
Gure ikastaroetan parte-hartzeko eta diru-laguntza eskatzeko, enpresek ondorengoa egin beharko dute:
- Dagozkion dokumentuak bete: 2A Eranskina Plan Taldekatuan parte hartzeko konpromezua enpresa guztientzat eta 3A eranskina Langileen legezko Ordezkariari komunikazioa, ordezkaritza sindikala dutenentzat. Kooperatibetan, Gizarteko Kontseiluko edo Kontseilu Errektoreko Presidenteak sinatu beharko du.
- Dokumentu hauek bete ondoren faxez aurrez bidal daitezke berrikusteko (943744153 fax zenbakira) eta ondoren sinadura eta zigilu originalarekin bidali.
- Zer ikastaro diren interesatzen zaizkizunak, horretarako 2003ko bigarren 6 hilabeteko ikastaroetatik aukera ditzakezu edo besterik adierazi.
IMH Prestakuntza
- tel. 943 74 82 66
- faxa 943 74 41 53
- IMH Prestakuntza Iraunkorrekin harremanetan jartzeko formularioa