Azken belaunaldiko sentsoreak eta sistema cyber fisikoak aztergai

2019/11/22 16:25:00 GMT+1
Digital Manufacturing unibertsitate masterreko ikasleak 4.0 industrian sakontzeko ezagutzak jasotzen ari dira.

Azaroan zehar Digital Manufacturing (Fabrika Digitalaren) UPV/EHUra atxikitutako Unibertsitate Masterreko bigarren mailako ikasleak IDEKOko instalazioetan izan dira "Next generation sensors and cyber-physical systems" ikasgaia lantzen, Ideko eta Embeblue-ko irakasleekin.

Abenduan Ikuspegi Aurreratua ikasteko garaia izango da, ikasgaia IMHn eta VICOMTECHen emango delarik.

  • Fernando Sáenz-ek IDEKOn egindako Masterreko formakuntzan cyber segurtasunari buruzko laburpen interesgarria egin du bere blogean.