Igor Arriola Nicolas Alcorta Forging Group-eko proiektu eta bezeroen arduraduna, 2016ko ikasle ohi aipagarria, Elgoibarko IMH Sarien 14. edizioan

2016/06/15 23:00:00 GMT+1
Aitor Zubiaurre Usandizaga "Gorixo" mutrikuarrak ikasle ohiaren aipamen berezia jaso du, EKIDEko I+G-ko arduradun izanik, Industria 4.0 eremuan ikusmen artifizialaren inguruan egindako lan bikaina aitortzeko.

EKITALDIAREN BIDEOA (BEHERAGO HIZLARIEN BIDEOAK)

IMHko heziketa zikloetako ikasleen diploma eta Sari banaketa ekitaldia ospatu genuen 2016ko ekainaren 16an.


Ekitaldian ikasle, tutore, irakasle eta guraso eta enpresa babesleez gain Ane Beitia Arriola Elgoibarko Alkateak, Joxean Egaña IMHko Zuzendariak eta IMHko ikasle ohi sarituek parte hartu zuten.

Aurtengo 14IMHSariek Proiektu kudeaketa, talde lidergoa eta industria 4.0 eremuan ikusmen artifizialean egindako lan bikaina aitortu dute.

Goi-mailako 5 taldeek (Fabrikazio Mekanikoko Diseinu eleanitza, Fabrikazioa Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ohikoa eta Duala, eta Mekatronika Industrial ohikoa eta Eleanitza), erdi mailako beste 3k (Mekanizazioa D eta A eta Mantenu elektromekanikoa), 96 diploma jaso zituzten. Hauetatik 40 Eredu Dualean ikasitakoak.

Laneratzea

Promozio honetatik Lantotiko Prestakuntza egin ondoren %70ek lanean jarraituko dute eta %20k ikasten eta %10 lan elkarrizketak egiten dabiltza. Beraz, azken bi urteetako joera positiboa mantentzen da.

IMH SARIEN 14. EDIZIOA.

Edizio hau Hoffman Group, Pixel Sistemas eta DanobatGroup enpresa babesle eta beste 20 enpresa kolaboratzaileei esker antolatu ahal izan dugu.
Sarien atalean 4 banatu dira:

  • Ikasle ohi aipagarria Igor Arriola Nicolas elgoibartarrari egokitu zaio. IMHn goi mailako Fabrikazioaren Produkzioa ikasi zuen 1994-1996 ikasturteetan, praktikak Etxepen eginez, eta 1996-1999 urteetan Ingeniaritza Duala egin zuen, Duala EPC-n eginez. Alcorta Forging Groupen 12 urte daramatza lanean lehenengo Kalitate arduradun bezala eta egun Proiektu eta Bezeroen kudeatzaile bezala. IMHko oroigarri korporatiboa jaso du.
  • Ikasle ohi aipagarriaren aipamen berezia Aitor Zubiaurre Usandizaga "Gorixo" izan da. IMHn goi mailako Mekatronika egin zuen 2000-2002 ikasturteetan, praktikak Bielen eginez. Ondoren Reyman lanean zegoela Ingeniaritza Duala egin zuen barne promozio bezala. Reyma itxi zenean Boli Kostan proiektu bat burutu zuen eta ondoren EKIDEn hasi zen I+G arloan, ikusmen artifizialari buruzko unitatea martxan jarriz. IMHko oroigarri korporatiboa jaso du.
  • Aurtengo ikasle aipagarria Oihane Baskaran Urueña ermuarra izan da (8.43eko notarekin). Goi-mailako Mekatronikako heziketa zikloa ikasi du eta praktikak Talleres Muruan egin ditu, bertan lanean kalitate arloan jarraitzeko kontratuarekin. Saria 500 euroko ikasketa poltsa izan da.
  • Eredu Dualeko ikasle aipagarria Egoitz Arrizabalaga Iraeta elgoibartarra izan da (8.43eko notarekin). Goi-mailako Mekatronikako heziketa ziklo Duala ikasi du eta Duala CMZ enpresan egin du. Saria 500 euroko ikasketa poltsa izan da.
  • Azkenik Elgoibartar ikasle aipagarria Andrea Ibarlucea Osoro izan da. Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako heziketa zikloa ikasi du, eta Duala Teknicalden egin du. Saria Udalaren oroigarria, GABI JATETXEAK oparitutako bi lagunentzako menu berezia eta  IMHko ikastaroa doan egiteko aukera izan da.